21.4.07

3. Irteera (2007-IV-28 // V-01 )

( Goiazen zonaldeko mapa, argazki gainean klikatu haunditzeko )

Maiatzaren 1a jai dala eta lau egunetako "zubia" aprobetxatuz Leon-go mendiak ezagutzeko aukera izango dugu denboraldiko 3. irteera honetan.
Egonaldia Villamanin herriko albergean izango dugu, Leon-dik 45km iparralalderuntz, ia Asturias-ko mugan.

Irteera apirilaren 28an zapatua goizeko 5-tetan izango da, abia puntua betikoa, frontoian.
Egun hauetako egitaraua hau izango da:
1. Lehenengo egunean, zapatua, Vegacervera bailara ezagutuko dugu. Aviados eta Correcillas herrien arteko ibilbidea, tartean Correcillas mendi tontorra 2.010m koa igotzeko aukera.

2. Bigarren egunean Somiedo aldera. Hasiera Somiedoko "El puertu" izeneko mendatean eta bukaera berriz "La Pola" de Somiedon , tartean "brañas" de Souza ikusteko aukera (mendiko bordak) .

3. Azkenengo egunean, astelehena "Babia" bailara ezagutzeko aukera. Egun honetan Rio Lago herritik irten eta Pico Brañavieja eta Pico Cañadas zeharkatu ondoren berriro Rio Lagora.

4 Asteartean Maiatzaren lehena, Bergara alderuntz joko dugu, geldialdi bat izango dugu bazkaltzeko eta 9 rak alderako Bergarara.