24.5.07

5.-Irteera Ekainaren 16-17

Urtero bezala ekainean bi egunetarako irteera izango dugu, oraingo honetan Cantabria alderuntz goaz, Sierra de Hijar parajera, Valdecebollas mendira, Alto Campo zonaldean.


Irteera larunbata ekainaren 16an izango da, goizeko 6-retan frontoian, ibilaldia egin ondoren Reinosan izango dugu lo egiteko tokia, hotelean.



15.5.07

4.- Lizarraga (Ptua) - Santisima Trinidad - Errezu

Irudiak ezaten duen bezala a zelakotxe hasiera euki genuen domeka hontan ¡¡¡¡, Lizarraga bidean bazirudien egun polita egingo zuela baina Lizarragako portura heldu ondoren trunboia, aizea eta euria nagusi.

Atera kapak eta guardasola.

Iragarrita zegoen bezala ireteera Lizarragako portuan izan zen baina helmuga Argiñano herrian izan beharrean Errezuko (Riezu) kanpinean izan zen, egun guztirako.

Ibilaldi erraza (20Km) , tartean Santisima Trinidad ermitxa (1.222m) ibilaldiko punturik altuena, kontuan izan da Lizarragako portua 1.000m tan dagoela aldapa gutxiko ibilaldia.

Eguraldia hasieran kaxkarra izan ba zan ere eguerdi aldera giroa txukundu zan eta eguzkiarekin heldu ginen bazkaltzeko tokira, Lezaun herrira , ondoren beste 4 Km egin eta Errezuko kanpinera heldu ginen. 4:30 - 5 orduko ibilaldia.

Sima Panplona:

Eguraldia jasotzen, atzean San Donato, kea dariola


Taldea Santisima Trinidad:



10.5.07

4. Irteera Maiatzaren 20an

Maiatzak bat, Leongo mendietan ibili ondoren oraingo honetan egun guztirako ibilaldi bat daukagu, hau Nafarro aldera izango da, Lizarraga eta Argiñano herrien artekoa.
Irteera frontoian Maiatzaren 20an goizeko 8 retan.
Animatu.

5.5.07

3.- Leon ( Villamanin)



Maiatzaren lehena jai dela eta , zubi ederra aprobetxatu dugu Leon-go mendietan zehar ibiltzeko, baita Somiedo, eta Babia ezagutzeko. Bergaratik 53 lagun irten gara Leon-go Villamanin herriruntz, bertako albergean izan dugu koka lekua lau egun hauetan eta abia puntua izan da hiru egunetan zeharkaldiak egiteko.

Hiru egun hauetan suerte izan dugu eguraldiarekin, hasiera batetan nahiko txarra iragarrita bazegoen ere azkenean mendian ibiltzeko giro politak izan ditugu, lehen irteeran izan dugu euri eta txingorra eguzkia tartekatuz , beraz ederki. Hasierako argazkian taldea bigarren eguneko zeharkaldia egiten, Puertu Somiedo- Pola de Somiedo, "Braña de Sousas" parajean.

Ondoko argazkian berriz, taldeko "nagusia eta gaztena" Emilio Acebo (74...) eta Aitor Agirrezabal (7 ....)

1 Bergaratik goizeko 5 tetan abiatu ginen Leon alderuntz lehenengo zeharkaldia egiteko: Aviados-Felmin herrien artekoa, tartean Correcillas herria ondoren Polvareda edo Correcillas mendi tontorra 2.007m, Santiago izeneko lepoa eta azkenik bukatu baino lehen azken herria, Rodillazo.

Lehen pausoak:



Correcillas biztan:
Indarrak berrizten:

Correcillas tontorrean:


Zaparrada:
Eguzkia


Gure kanpamentua, Villamaningo albergea

2. Eguna Puertu Somiedo - Pola Somiedo:

Peña Salgada tontorra:




Branas de "Sousa":

Urriñera "Coto Buenamadre":



Pola de Somiedo:
3. Eguna Rio Lago- Cañada Rio Lago

Rio Lago bailada:





Brañavieja tontorran indarrak berrizten, 2.075m, atzean ezkerrean Cañada tontorra, gure bigarren helburua 2.154m







Atzean urriñera Peña Ubiña:






iep¡¡¡¡¡¡ kontuz :
Txukunak ¡¡¡¡¡

Burgos: