19.11.07

10. Barazar - Arraba - Zeanuri

Denboraldiko azken irteera izan da gaurkoa, bertan 43 lagun bildu gara eguneko martxa egiteko asmoz, martxa naiz eta goizerako izan, urteko azken irteera dela eta bazkaria izan dugu ondoren, babajana. Irteera Barazar mendatetik izan dugu, ondoren Saltropo atseden parajetik Atxuri atea hartu arte, altura poliki poliki irabaziaz Aldaminpetik pasa eta Arrabara heldu gara (gorbeako refugioa) bertan indarrak berriztu eta jeitsiari hasi diogu, San Justo ermitaruntz (Zeanuri) 4 ordu eta erdiko ibilaldia Ondoren autobusa hartu eta Barazar mendatera bazkaltzera. Beraz 2007. denboraldia bukatuta, urrengoa berriz datorren otsailean hasiko da, beraz ondo segi eta beste bat arte.
Barazar mendatea, hotzzzz
Gorbea elurtuta Atxuri
Atxuritik, anboto
Taldea, urriñera Lekanda
Aldamin aurrez aurre
Arrabako lautada, Lekanda

Gorbea
San Justo ermitxa, (Zeanuri)
Ondoren Bazakaria:








Hirukote aparta: DATORREN URTERARTE, ONDO IZAN