24.6.07

5.Valdecebollas- Sierra Hijar

Urtero bezala ekainean bi egunetako irteera izaten dugu , aurten Sierra de Hijar zonaldera, Cantabria eta Palencia artean egin dugu.

Irteera larunbata ekainaren16 goizeko 6-retan izan dugu, helmuga Reinosa (hiru orduan han gaude), ondoren Brañosera alderuntz jotzen dugu, bertatik Ref La Collada izeneko aparkalekura, Refugio de montaña El Golobar bideko erdi aldean dago.

Zerbait pikau ondoren ibilaldia hasten dugu lehenik eta behin Peña Rubia (1.921m) gainez gain zeharkatzen dugu, Ref Golobar gainekaldetik eta 2 ordu eta laurdenean Valdecebollas tontorrean gaude 2.143m, bista aparta, aurrez aurre Picos de Europako ikuspegi bikaina, baita ere Palencia-ko mendi kateak, Cuaravacas, Espiguete e.a. Orain dana beheruntz gainez gain. Tartean Brañosera herria pasatu eta ibilaldia Barruelo de Santullan herrian bukatu dugu, 6 orduko ibilaldia. Giro aldetik nahiz eta iragarpenak kaskarrak izan, suerte izan dugu eta eguraldi ona eduki dugu , nahiz eta haizetsua eta fresko xamarra. Barruelon autobusa hartu eta Reinosara jo dugu, bertan dugu hotela, El Vejo izenekoa.

La Collada:
Peña Rubia alderuntz:



Peña Rubia-tik Picos de Europa:

Ikuspegi bikaina:

Valdecebollas gaina:

Olatz:
Tudanca arraza:
Brañoseras eta Santullan tarteko basoa:


Barruelo de Santullan:


Domekan berriz, asmoa Alto Campo aldera joatea da ( Tres Mares aldera) dena den goizean zegoen eguraldiarekin dudak sortu zaigu jun ala ez, dana dala erabakitzen dugu suertea probatzea, hau da Alto de Campo ski estaziora joatea eta han ikusi ze eguraldi daukogun.

Heldu gara eta giro lainotsua daukagu baina printzipioz aterri, ez da gutxi, erabakia irtetzea da eta helmuga Tres Mares mendi tontorra, denbora pasa ala lainoa jeisten doa eta lanbrua nagusi, poliki poliki goruntz segitzen dugu eta ia lainupean estazioko goia harrapatzen dugu, bertatik bost minutura Tres Mares tontorra, 2.175m. Argazki pare bat atera eta beruntz, ez dago girorik bertan egoteko.

Tres Mares estazioko goia:

Tres Mares Tontorra:



Ostarteak urriñera:


Behin behian urrinera giro txukuna ikusten da, beraz bazkaltzera beruntz, hain zuzen Fontibres-era Ebro erreka jaio lekura, jaio tokia ikusi eta bertan bazkaldu, ondoren 3 bat ordutan Bergaran gaude, asteburu ederra paraje berriak ezagutu eta helburua beteta. Ondo segi, hurrengorarte.

Ebro-ren jaiotze lekua



Ebro ibaiaren sorletutik itsasoratzerainoko ibilbidearen maketa: