
Argazkia ikusi besterik ez dago ze eguraldia izan genuen ikusteko, Canfranc - Formigal zeharkaldia osatzerakoan. Eguna goizean goiz hasi genuen, goizeko 6retan (Bergaran) larunbata irailaren 8an. Canfranc-dik 10etan irten ginen eta Canal Roya bailada zeharkatu ondoren Anayeteko lakuetara heldu ginen, bertan egonaldi edarra egin ondoren Corral de Mulas alderuntz jeitsi ginen, bide generala hartu ondoren ordu bete eskaxean Formigalen geunden 6 ordu ibili ondoren. Paisajea eta bista ederrekin gozatuz, egun paregabea. Ondoren larunbateko zenbait argazki:
Irteera Rio Seta inguruan, atzean Tobazo
Anayet

Espelunciecha tontor gainetik, Midi

Formigal, Arrielak, Infernuak e.a...


Anie, Hiru errege mahia e.a..........

Anayet, Vertice, e.a.....

Infernuak
Corral de Mulas-tik
Afari berezia

Domeka goizean Formigal utzi eta Pazino mendira, ondoren Escarrillara