19.3.07

2. Irteera

Eguraldi kaskarra izango dalakoan, baina azkenean eguraldi edarrarekin 2. irteera bete dugu, oraingo honetan Cantabria alderuntz, Colindres herritik gertu den Carasa auzoa izan dugu abia puntua.


Bergaratik goizeko 7:30 etan 26 lagun irten gara, behin Carasan 9:30 etan ekin diougu ibilaldiari, bertatik "Colina, 500m.-ko mendi gaina gainditu ondoren, gainez gain ordu ta erdiko zeharkaldia egin dugu "Fuentes" tontorra arrapatu arte.

Gain honetatik "La bien aparecida" Santutegiaren ikuspegi ederra bistaratzen da, goi goitik.

Ondoren beheruntz jo dugu "Campo Layal" mendatea hartu arte, hemendik berriz bidez bide "La bien aparecida" Santutegira. Ibilaldia 3 1/2 ordu bete dugu.

Santutegi inguruan bazkaldu ondoren Ampuero alderuntz abiatu gara, 5 Km-ko ibilbidea, tartean Marron auzoa pasatu dugu, arratsaldeko 4-retarako Ampueron gaude, 5-tak aldean berriz autobusa hartu eta 7- retarako Bergaran gaude.

"Carasa", abiapuntua.

Giro bikaina

"Muskerra"

Eucalitus inguratuta



Colindres, urrutira "Colina gaina"


"Fuentes , gaina"
"La bien Aparecida, Santutegia"


Marron

5.3.07

2. Irteera, ( 2007-03-18 )

Martxoaren 18an urteko 2. irteera izango dugu, "Cantabria" aldera, CARASA - CANDIANO- VIRGEN BIEN APARECIDA AMPUERO zeharkaldia. Irteera egun guztirako izango da. Irteera frontoian goizeko 7:30-etan izango da.